Berriak
- Xehetasunak
Proviser-etik, Laguardiako Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Eskualdeko Unitatearen (UCEIS) eraikina berritzeko eta handitzeko bigarren faseko lanak hasi genituen, Arabako Foru Aldundiarentzat. Espazioak zabaldu eta birbanatuko ditugu, bizigarritasun hobea bermatuz.
- Xehetasunak
Lantziegoko Lehen eta Haur Hezkuntzako Ikastetxeko lanak hasi ditugu. Gimnasio berriko lanek eta haurren eraikinaren erreformak irauten duten bitartean oinezkoen segurtasuna bermatuko da, Ikastolaren jarduera guztiak, lanetako jardueretatik babestuz.
- Xehetasunak
Oioneko Osasun Zentro berriaren lanarekin jarraitzen dugu, eta, horretarako, beharrezkoa izan zen aurretik zegoen eraikina eraistea. 3 Solairuko eraikinak hainbat gune izango ditu, hala nola, administrazio zerbitzuak, zuzendaritza eta jendaurreko zerbitzuetarako guneak beheko solairuan, eta mediku eta erizaintzako kontsultak lehen solairuan egongo dira. Bigarren solairua biltegi orokorrerako, instalazio-gelarako eta langileen aldageletarako gordeko da. Gainera, bi estalki ditu, lehenengoa laua, bigarren solairuan, klimatizazio-unitateentzat eta bestea, gunerik altuenean, instalazio fotoboltaikoentzat.
- Xehetasunak
Indenortek, Proviserrekin batera, Laudioko Suhiltzaile parkea guztiz eraberritzeko lanak jaso ditu, gaur egungo Arabako Foru Suhiltzaileen Erakunde Autonomoaren beharretara egokitzeko, era berean, Ertzaintzaren komisaldegiko eraikinaren barnealdea eta kanpoaldea eraberritzeko lanak ere egingo dira.
- Xehetasunak
Oioneko (Araba) Osasun Zentro berria eraikitzeko lanei ezarritako epearekin Aurrera jarraitzen dugu.
- Xehetasunak
Indenort, Hernaniko Biteri Kultur Etxeko iparraldeko blokeko inguratzaile termikoaren energia berritzeko eta barneko airea berritzeko instalazioaren obrak amaitu ditu.
- Xehetasunak
Urnietako Plazido Muxika plazarako estalki berria eraikitzeko obrak aurrera doaz, eta momentuz osatu da egur laminatuzko egitura berria.
- Xehetasunak
Indenort Hondarribiako Gazteleku Saindua osorik eraberritzeko eta handitzeko obrak egiten hasi da. Jatorrizko baserria eraberrituko da eta handitze berri bat egingo da beheko solairuan.
- Xehetasunak
Indenort Zestoako udal pilotalekuko estalkia berritzeko obren esleipenduna izan da. Soluzio berriak frontoiaren eta ondoko plazaren estaldia bateratzen ditu, egur laminatuzko egitura bakarra eginez, eta, gainera, fatxada berri bate maten dio eraikinari, gortina-hormaren, polikarbonatozko itxuraren eta sandwich-panelaren bidez.
- Xehetasunak
Iruraiz-Gaunako udaletxe berriaren barnean aurreikusitako zoru erraditzailearen exekuzioa burutu da.
- Xehetasunak
Kirol ekipamenduak berritu dira, erabilera berriak izateko aukera emanez, udal igerilekuei zerbitzua emanez. Proiektu osoaren lotura, lotura-aterpea da, dauden pieza guztiak eta berriak lotzen dituena.
- Xehetasunak
Indenort Hondarribiako Saindua Gaztelekua osorik birgaitzeko eta handitzeko lanen esleipendun izan da. Jarduketak jatorrizko eraikina eraberritzea eta beheko solairuan handitze berri bat egitea planteatzen du, zinkezko akaberaz estalitako metalezko egitura baten bidez.
- Xehetasunak
Aziluko (Araba) Iruraiz-Gauna udaletxe berriko eta etxe-soziokulturaleko lanetan estalki-lanak osatzen ari dira. Jatorrizko eraikineko harlangaitz-hormei eutsiz, “Passivhaus” estandarraren energía-eraginkortasuneko irizpideen arabera diseinatutako irtenbide berri bat proposatzen duen birgaitze-integrala den jarduera bat da. Jarduerak teilatupeko espazioaren altuera areagotzen du, barneko espazioa optimizatuz. Lau isurialdeko estalkirako, zimendatze-lauza jarraitu bat, metalezko zutabeak, hormigoizko forjatuak eta egurrezko xafladun egitura berri bat egin dira.
- Xehetasunak
Indenort Usurbilgo Pelaioenea eraikinaren erabilera aldatzeko lanak egingo ditu, auzoko bizilagunak elkartzeko gune berri bat eta herriko emakumeentzako udal erreferente bat sortuz. Gure enpreasak, 2020 urtean, eraikin honetarako lau isurkiko egurrezko estalki berri bat eraiki zuen, egur xaflatuzko egitura baten bidez, bertan zeuden harlangaitzezko hormen gainean bermatuta. Orain egurrezko forjatu berria egingo da, jatorrizko bi solairuak aprobetxatzeko. Beheko solairuan zerbitzu eremu bat sortuko da, komunikazio gunea (eskailerak eta igogailua), komuna eta biltegia bilduko dituena. Gainerako solairua gunearen antolaketa elementu gisa balio duen nukleo baten inguruan antolatuko da, izaera eta eskala desberdineko eremuak sortuz. Teilatupeko solairuan espacio independiente bat sortuko da, non persona talde handiagoak bildu ahal izango dira, bestelako jarduerak egiteko aukera emanez.
- Xehetasunak
Indenort Hernaniko musika eskola berria eraikitzeko lanen esleipenduna izan da. Forjatu berri bat gaituko da gaur egungo eremuan, areto nagusitik bi altueratan. Komunikazio bertikaleko gune bat proiektatuko da, eskailera eta igogailua barne, jarduketaren xede diren hiru solairuak lotzeko. Erdisotoko (entsegu-gela) solairuko programa, jarduketa osoan integratzen da, eta, gainera, kanpoko sarbide independientea du. Beheko solairua bi altuerako ekitaldi aretoa, dantza gela eta irakasleen gela osatzen dute. Lehen solairua bi música gela osatzen dute.
- Xehetasunak
Laguardiako “Pachiko Hotel” berria eraikitzeko lanak aurrera doaz. Jatorrizko multzoa elkarri atxikitako hiru eraikinez osatuta zegoen. Eraikin horiek data desberdinetan eraiki ziren, baina erabilera eta kudeaketa bera zuten. Jarduera garrantzitsuenak iparralderago dagoen eraikina ukitzen dute, eraikin hori erabat aldatzen da eta jatorrizko estetika eta fatxadako hutsuneak mantenduz berreraikiko da. Egitura berria hormigoi armatuzko forjatu eta zutabeez, eta egur xaflatuzko estalkia baten bidez ebatziko da.
- Xehetasunak
Egin beharreko lanak Laguardiako UCEIS eraikina eraberritzea eta handitzea du helburu. Jatorrizko eraikuntza 1999an garatu zena, aldez aurretik eraberritu eta handitzeko lan bat gin zion gure enpresak 2013 urtean. Orain egin beharreko handitzea eraikinaren mendebaldeko muturrean egingo da, hangarraren eremua handituz eta beheko solairura gimnasioa eramanez. Gainera, aldagelak lehen solairuan berrezarriko dira.